21 egun beteko dituzte gaur Tubacex enpresako beharginek greban, zuzendaritzak ezarri nahi dituen 150 kaleratzeen aurka. Goiz lasaia izan da gaurkoa Laudioko lantegiko piketean, zuzendaritzako kideak ez baitira bertaratu. Beharginek pankarta bat egin dute duela 45 urte poliziak Gasteizen eraildako beharginak omentzeko, eta talde argazkia atera dute jarraian fabrikaren sarreran.
Amurrion, aldiz, 8:30ak aldera sartu da zuzendaritzako kideen eta bulegoko beharginen autobusa:
21 egun produkzioa guztiz etenda.
— Sortu Aiaraldea (@SortuAiaraldea) March 3, 2021
Atzoko borrokak bizirik dirau.#Martxoak3#EutsiGogorTubacex#AiaraldeaBorrokan pic.twitter.com/wMluH4EeFz
Atzo izan zuten Tubacexeko Enpresa Batzordearen eta langileen arteko bilera, kaleratzeen aferaz hitz egiten jarraitzeko. Ez zuten adostasunik erdietsi bi aldeen artean. Bihar -osteguna- berriz batuko dira, eta datorren asteko asteartean egingo dute legeak eskatzen duen azken bilera. Horren ostean, zuzendaritzak jakinarazi beharko du ea kaleratzeekin aurrera jarraitzen duen edo ez.