Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 331 kutsatu berri detektatu zituela Euskal Autonomia Erkidegoan eta azken egunetako beherantzako joeran jarraitzen duela zonaldea. Horietako 3 positibo Aiaraldean izan ziren:
- Laudio: 2
- Urduña: 1
Ratioei dagokienez, Okondok ez du bere egoera aldatu eta zenbaki gorrietan dago, nahiz eta azken bi egunetan kasu berririk ez jazo. Gauzak horrela, egun 575,18an dago udalerri hori. Berez, ratioa handitu duen toki bakarra Urduña da, jadanik 425an kokatuta baitago. Gainerako udalerriek egoera hobetu edo mantendu dute:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 38,72 | -9,68 |
Artziniega | 52,33 | (=) |
Aiara | 34,54 | -34,55 |
Laudio | 228,87 |
-5,45 |
Okondo | 578,18 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | (=) |
Orozko | 0 | (=) |
Urduña | 425,23 | +23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 768
- Amurrio: 374
- Urduña: 187
- Aiara: 153
- Artziniega: 112
- Orozko: 67
- Okondo: 59
- Arrankudiaga-Zollo: 42
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.765