Azken urteetako mobilizaziorik jendetsuena egon da gaur Aiaraldean. Milaka herritar batu dira Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako lanuzte eta mobilizazioetara. Laudio eta Amurrioko Herriko plazetatik abiatu dira manifestazioak, 11:30ean, eta bi herrietako kaleetan barrena zabaldu dituzte enplegu suntsiketaren aurkako aldarriak.
Sindikatuetako ordezkariek hartu dute hitza ekitaldietan. Tubacex eta Valvospaineko egoerak izan dituzte hizpide, besteak beste, eta mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu diete herritarrei, etorriko diren bestelako ekimenetan.
Mobilizazio gehiago arratsaldean
Gaurko borroka eguna ez da amaitu oraindik. Goizean bezala, 15:30ean ere ibilaldiak egingo dira Tubacexeko piketeetara, Amurrioko Telefonicatik eta Laudioko Herriko plazatik abiatuta.
20:00etan, aldiz, eskualdeko mobilizazioa egongo da Amurrion, Aiaraldeko Greba Batzordeak deituta.
Argazkiak: Eider Garcia eta Txabi Alvarado