Atzo 2 koronabirus kasu berri detektatu zituen Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 5a, 13:19

Amurrion gaixo berria detektatu zuten atzo. / Aiaraldea.eus

Zehazki, positibo bana egon ziren Amurrion eta Laudion. 

Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 323 kutsatu berri detektatu zituela Euskal Autonomia Erkidegoan eta azken egunetako beheranzko joeran jarraitzen duela zonaldeak. Hain zuzen, asteazkenean baino 8 positibo gutxiago jazo ziren ostegunean, eta horietako 2 baino ez ziren Aiaraldean izan:

  • Laudio: 1
  • Amurrio: 1

Ratioei dagokienez, Okondok ez du bere egoera aldatu eta zenbaki gorrietan jarraitzen du, nahiz eta azken hiru egunetan kasu berririk ez detektatu bertan. Gauzak horrela, egun 575,18an dago udalerri hori.

Berez, ratioa handitu duen toki bakarra Amurrio izan da, baina oraindik oso urrun dago zenbaki gorrietatik, 48,40an kokatuta. Gainerako udalerriek egoera hobetu edo mantendu dute, eta aipatzekoa da Urduñaren kasua, kopurua murriztu duelako 425,23an egon ostean (hau da, zenbaki gorrietatik oso hurbil):

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 48,40 +9,68
Artziniega 52,33 (=)
Aiara 34,54 (=)
Laudio 223,42

-5,45

Okondo 578,18 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 (=)
Orozko 0 (=)
Urduña 377,98 -47,25

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 769
  • Amurrio: 375
  • Urduña: 187
  • Aiara: 153
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 67
  • Okondo: 59
  • Arrankudiaga-Zollo: 42
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.767

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide