Asteburuak 13 positibo berri utzi ditu Aiaraldean, 4 Urduñan eta beste 4 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 8a, 13:19

Amurrion gaixo berria detektatu zuten atzo. / Aiaraldea.eus

Ostiraletik igandera COVID-19ak kutsatutako 13 herritar gehiago agertu dira eskualdean: 4 Laudion eta Urduñan, 2 Aiaran eta Okondon eta bakarra Amurrion.

Osakidetzak jakinarazi du asteburuan COVID-19 birusaren 13 kutsatu berri detektatu zituela Aiaraldean. Zehazki, positibo berriak horrela banatu ziren:

  • Laudio: 4
  • Urduña: 4
  • Okondo: 2
  • Aiara: 2
  • Amurrio: 1

Ratioei dagokienez, Okondok ez du bere egoera aldatu eta zenbaki gorrietan jarraitzen du. Gauzak horrela, egun 739,52an dago udalerri hori, azken egunetan nabarmen gora eginda.

Aiara izan da ratioa igo duen beste udalerria. Gainerako herriek egoera hobetu edo mantendu dute, eta aipatzekoa da Urduñaren kasua, kopurua murriztu duelako apur bat, nahiz eta 4 kutsatu berri izan. Antzeko atakan geratu dira Laudio eta Amurrio.

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 38,72 -9,68
Artziniega 52,33 (=)
Aiara 103,63 +69,09
Laudio 217.97

-5,45

Okondo 739,52 +161,34
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 (=)
Orozko 0 (=)
Urduña 307,11 -70,87

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 773
  • Amurrio: 376
  • Urduña: 191
  • Aiara: 155
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 67
  • Okondo: 61
  • Arrankudiaga-Zollo: 42
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.780

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide