Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 7 kutsatu berri detektatu zituela Aiaraldean. Zehazki, positibo berriak horrela banatu ziren:
- Laudio: 3
- Okondo: 2
- Aiara: 2
Ratioei dagokienez, Okondok bere egoeran sakondu du eta nabarmen egin du okerrera. Atzo bere batezbestekoa 739,52an zegoen eta gaur, aldiz, 903,86an.
Positibo berriak izan dituzten udalerriek gora egiten jarraitu dute, baina Laudio eta Aiara urrun daude oraindik zenbaki gorrien langatik -500 kutsatu 100.000 biztanleko-.
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 38,72 | (=) |
Artziniega | 52,33 | (=) |
Aiara | 187,71 | +69,08 |
Laudio | 228,87 |
+10,9 |
Okondo | 903,86 | +164,34 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | (=) |
Orozko | 0 | (=) |
Urduña | 307,11 | (=) |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 776
- Amurrio: 376
- Urduña: 191
- Aiara: 157
- Artziniega: 112
- Orozko: 67
- Okondo: 63
- Arrankudiaga-Zollo: 42
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.787