COVID-19 birusaren 6 positibo berri detektatu zituzten atzo Aiaraldean; Laudion, Aiaran eta Orozkon

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 10a, 13:34

Orozkoko osasun zentroa. / Aiaraldea.eus

Laudion 3 positibo berri agertu ziren atzo, eta Aiaran 2, aurreko eguneko datuak errepikatuta. Orozkon beste bat atzeman zuten.

Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 6 kutsatu berri detektatu zituela Aiaraldean. Zehazki, positibo berriak horrela banatu ziren:

  • Laudio: 3
  • Aiara: 2
  • Orozko: 1

Ratioei erreparatuta, 903,86an jarraitzen du Okondok, eta zenbaki gorrian dagoen udalerri bakarra da eskualdean. Laudioko, Aiarako eta Orozkoko batezbestekoak igo badira ere, oraindik urrun daude zenbaki gorrien langatik -500 kutsatu 100.000 biztanleko-. Gainerako herriek mantendu egin dituzte euren estatistikak, salbu Urduñak, murriztu egin baitu ratioa.

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 38,72 (=)
Artziniega 52,33 (=)
Aiara 241,8 +69,09
Laudio 239,77

+10,9

Okondo 903,86 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 (=)
Orozko 38,01 +38,01
Urduña 236,24 -70,87

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 779
  • Amurrio: 376
  • Urduña: 191
  • Aiara: 159
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 68
  • Okondo: 63
  • Arrankudiaga-Zollo: 42
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.793

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide