Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 5 kutsatu berri detektatu zituela Aiaraldean. Hau da, asteazkenean baino 2 gehiago. Positiboak nahiko banatu dira eskualdearen barruan eta, zehazki, hauek izan dira datuak:
- Laudio: 2
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Orozko: 1
- Urduña: 1
Ratioei erreparatuta, Arrankudiaga-Zollon, Orozkon eta Urduñan gora egin dute kutsatu berrien ondorioz, baina oraindik urrun daude zenbaki gorrietatik. Gauza bitxia Laudion jazo da: nahiz eta positibo berriak atzeman, behera egin du bere ratioa. Gainerako udalerrietan batezbestekoak zeuden moduan mantendu dira, baita Okondon ere. Hori da zenbaki gorrietan dagoen Aiaraldeko udalerri bakarra, 739,52ko ratioarekin.
| Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
| Amurrio | 19,36 | (=) |
| Artziniega | 52,33 | (=) |
| Aiara | 276,34 | (=) |
| Laudio | 185,28 |
-38,14 |
| Okondo | 739,52 | (=) |
| Arakaldo | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 196,46 | +98,23 |
| Orozko | 76,02 | +38,01 |
| Urduña | 236,24 | +23,88 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 782
- Amurrio: 376
- Urduña: 193
- Aiara: 160
- Artziniega: 112
- Orozko: 69
- Okondo: 63
- Arrankudiaga-Zollo: 43
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.801