Osakidetzak jakinarazi du asteburuan COVID-19 birusaren 8 kutsatu berri detektatu zituela Aiaraldean. Positiboak nahiko banatu dira eskualdearen barruan eta, zehazki, hauek izan dira datuak:
- Laudio: 4
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Okondo: 1
- Urduña: 1
Ostiralean 2 detektatu zituzten Laudion eta Arrankudiaga-Zollon, larunbatean 2 Laudion eta igandean 4 Okondon, Urduñan, Arrankudiaga-Zollon eta Laudion.
Ratioei erreparatuta, albisterik onena da eskualdean ez dagoela herririk zenbaki gorrietan. Okondok nabarmen murriztu ditu bere datuak eta 500 kutsatu 100.000 biztanleko langa azpitik dago jadanik. Arrankudiaga-Zollok eta Urduñak gora egin dute esparru horretan, baina oraindik urrun daude zenbaki kritikoetatik. Gainerako udalerriek ratioak murriztu dituzte edo 0an zeudenak, mantendu.
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 19,36 | (=) |
Artziniega | 0 | -52,33 |
Aiara | 276,34 | (=) |
Laudio | 136,23 |
-49,05 |
Okondo | 410,85 | 328,67 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 294,7 | +98,23 |
Orozko | 76,02 | (=) |
Urduña | 259,86 | +23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 798
- Amurrio: 383
- Urduña: 208
- Aiara: 156
- Artziniega: 112
- Orozko: 73
- Okondo: 69
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.846