Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 7 kutsatu berri detektatu zituela Aiaraldean. Egun bakarrean ia asteburu osoko zenbakiak jazo dira eta herrika horrela banatu dira kasuak:
- Okondo: 4
- Amurrio: 1
- Aiara: 1
- Laudio: 1
Okondon 5 gaixo agertu dira azken 2 egunetan eta horrek eragin handia izan du bere ratioan, zenbaki gorritan berriro kokatuta. Asteburuan 410,85era jaistera lortu zuen udalerriak, baina berriro 500 kutsatu 100.000 biztanleko langa gainditu du eta 739,52ra heldu da. Hau da, ostiralean zuen datu bera.
Zorionez, gainerako positiboek ez dute berebiziko aldaketarik sortu eta, esaterako, Laudiok bere ratioa murriztu du, Aiarak mantentzen zuen bitartean.
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 29,04 | +9,68 |
Artziniega | 0 | (=) |
Aiara | 276,34 | (=) |
Laudio | 125,33 |
-10,09 |
Okondo | 739,52 | +328,67 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 294,7 | (=) |
Orozko | 76,02 | (=) |
Urduña | 236,24 | -23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 799
- Amurrio: 384
- Urduña: 208
- Aiara: 157
- Artziniega: 112
- Orozko: 73
- Okondo: 73
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.853