14 kutsatu berri utzi zituen asteartean koronabirusak Aiaraldean, 5 Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 24a, 13:24
Amurrion 5 kasu berri detektatu zituzten atzo. / Aiaraldea.eus

Aiarak ere 4 positibo izan zituen eta zenbaki gorrietan dago jadanik, Okondo bezala.

COVID-19 birusaren 14 kutsatu berri azaleratu zituen Aiaraldean Osakidetzak atzo. Positiboak 5 udalerritan jazo dira:

  • Laudio: 1
  • Aiara: 4
  • Okondo: 2
  • Urduña: 2
  • Amurrio: 5

Ratioei dagokienez, Okondok zenbaki gorrietan jarraitzen du eta dagoeneko bikoiztu du langa: 1.150,37 kutsatu ditu 100.000 biztanleko. Aiarak ere gainditu du muga eta 552,68an kokatu da. Urduñak eta Amurriok gora egin dute, baina oraindik urrun daude zenbaki gorrietatik.

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 87,12 +48,4
Artziniega 0 (=)
Aiara 552,68 +69,09
Laudio 125,33

-16,35

Okondo 1.150,37 +164,34
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 294,70 (=)
Orozko 38,01 -38,01
Urduña 236,24 +47,25

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 814
  • Amurrio: 392
  • Urduña: 215
  • Aiara: 171
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 73
  • Okondo: 82
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.906

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide