COVID-19 birusaren 10 positibo gehiago atzeman zituzten atzo, 4 Okondon

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 17a, 13:04

Laudion hiru kasu berri azaleratu zituen atzo osasun sistema publikoak. / Aiaraldea.eus

Astelehenean 7 kasu agertu eta gero, atzo 10 positibo egon ziren: Okondon, Laudion, Aiaran eta Urduñan. Azken egunetan areagotu dira kutsatuak eta, zehazki, Okondon zenbaki gorrien langa bikoiztu dute.

Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 10 kutsatu berri detektatu zituela Aiaraldean. Positiboak nahiko banatu dira eskualdearen barruan eta, zehazki, hauek izan dira datuak:

  • Okondo: 4
  • Laudio: 3
  • Aiara: 2
  • Urduña: 1

Momentuz, egoera larrienean dagoen udalerria Okondo da, astelehenean bezala 4 gaixo berri diagnostikatu baitzituen Osakidetzak. Hori dela medio, zenbaki gorrien langa bikoiztu du herriak eta jadanik 1.068,20an kokatu da. Aiaran eta Laudion ratioek gora egin badute ere, oraindik urrun daude 500 kutsatu 100.000 biztanleko markatik eta Urduñan ratioa murriztu egin da.

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 29,04 (=)
Artziniega 0 (=)
Aiara 345,42 +69,02
Laudio 125,33

+5,45

Okondo 1.068,20 +328,67
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 -294,7
Orozko 76,02 (=)
Urduña 212,62 -23,62

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 802
  • Amurrio: 384
  • Urduña: 209
  • Aiara: 159
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 73
  • Okondo: 77
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.863

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide