16 enpresa batzordek egin dute bat astelehenerako antolatu den mobilizazioarekin, Tubacexeko kaleratzeen aurka. Batzorde gehienak Aiaraldekoak dira eta euren asmoa da salatzea multinazionalaren zuzendaritzak eskualdean eragin nahi duen enplegu suntsiketa.
Zentzu horretan, enpresa batzordeek salatu dute Tubacexek onura fiskalak jaso dituela Eusko Jaurlaritzaren aldetik eta kaleratzeak onartezinak direla.
Bide batez, gogoratu dute neurri hori Aiaraldeko arlo ekonomiko guztietan islatuko dela, ostalaritzan zein merkataritzan kasu.
Manifestazioa
Borrokan dauden grebalariei babesa adierazteko, martxoaren 22an mobilizazioa egingo dute, 10:00etan Herriko plazatik abiatuta. Tubacexeko atera joko dute eta gero berriro plazara itzuliko dira manifestariak, ekimena bukatzeko.
Hurrengoak dira euren presentzia bermatuko duten enpresa batzordeak:
- Autoglas OPCO Laudio
- Guardian LLodio
- Amurrio ferrocarril y equipos
- Envases
- Imegar
- Amurrioko Udaleko batzordea
- Supermercados Berriak
- Maderas de Llodio
- Montajes mecánicos Jauregui
- Inauxa
- Deguisa
- Jez
- Vidrala - Aiala vidrio
- Tubos reunidos
- Junta de personal Ayuntamiento Llodio
- ITP - PCB
- Laudio Ikastola