Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 8 kutsatu berri diagnostikatu zituela Aiaraldean. Positiboak nahiko banatu dira eskualdearen barruan eta, zehazki, hauek izan dira datuak:
- Laudio: 4
- Aiara: 3
- Amurrio: 1
Ratioei dagokienez, Okondok zenbaki gorrietan jarraitzen du, 500 kutsatu 100.000 biztanleko langa bikoiztuta. Une hauetan udalerri bakarra da egoera horretan, baina Aiara mugara heltzen ari da, 449,05ra helduta. Laudiok eta Amurriok ere gora egin dute, nahiz eta kopuru txikian izan.
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 38,72 | +9,68 |
Artziniega | 0 | (=) |
Aiara | 449,05 | +103,63 |
Laudio | 141,68 |
+16,35 |
Okondo | 1.068,20 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 294,70 | (=) |
Orozko | 76,02 | (=) |
Urduña | 188,99 | -23,63 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 806
- Amurrio: 385
- Urduña: 209
- Aiara: 162
- Artziniega: 112
- Orozko: 73
- Okondo: 77
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.871