Osakidetzak jakinarazi du ostegunetik igandera arte COVID-19 birusaren 13 kutsatu berri diagnostikatu zituela Aiaraldean. Positiboak ez dira herri gutxitan agertu eta, zehazki, hauek izan dira datuak:
- Laudio: 5 (3 ostegunean, 1 ostiralean eta 1 igandean)
- Aiara: 3 (1 ostegunean eta 2 ostiralean)
- Urduña: 3 (2 ostegunean eta 1 ostiralean)
- Amurrio: 1 (igandean)
- Okondo: 1 (ostiralean)
Ratioei dagokienez, Okondok zenbaki gorrietan jarraitzen du, 500 kutsatu 100.000 biztanleko langa ia bikoiztuta, nahiz eta bere kopurua murriztu duen. Une hauetan udalerri bakarra da egoera horretan, baina Aiara mugara heltzen ari da, 483,59ra helduta. Laudiok, aldiz, gaixo gehiago izan arren, mantendu da zegoen moduan eta Amurriok eta Urduñak behera egin dute ratioetan.
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 29,04 | -9,68 |
Artziniega | 0 | 0 |
Aiara | 483,59 | +34.54 |
Laudio | 141,68 |
(=) |
Okondo | 1.068,20 | -81,97 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 294,70 | (=) |
Orozko | 76,02 | (=) |
Urduña | 165,37 | -23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 811
- Amurrio: 386
- Urduña: 212
- Aiara: 165
- Artziniega: 112
- Orozko: 73
- Okondo: 78
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.884