Astelehenean COVID-19 birusaren 8 positibo berri diagnostikatu zituen Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 23a, 13:38

Amurrion kasu berria detektatu zuten atzo berriro. / Aiaraldea.eus

Kasu berriak bost udalerritan agertu dira: Amurrio, Aiara, Laudio, Okondo eta Urduña.

Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 8 kutsatu berri azaleratu zituela Aiaraldean. Positiboak 5 udalerritan jazo dira:

  • Laudio: 2
  • Aiara: 2
  • Okondo: 2
  • Urduña: 1
  • Amurrio: 1

Ratioei dagokienez, Okondok zenbaki gorrietan jarraitzen du, 500 kutsatu 100.000 biztanleko langa ia bikoiztuta, nahiz eta bere kopurua murriztu duen apur bat atzotik, 2 gaixo berri izan arren. Une hauetan udalerri bakarra da egoera horretan, baina Aiara mugara heltzen ari da, 483,59ra helduta. 2 kutsatu gehigo detektatu badituzte ere, atzoko kopuruari eutsi dio. Amurriok eta Urduñak gora egin dute apur bat eta Laudiok ratioa murriztu du. 

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 38,72 +9,68
Artziniega 0 (=)
Aiara 483,59 (=)
Laudio 141,68

-5,45

Okondo 986,03 -81,97
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 294,70 (=)
Orozko 76,02 (=)
Urduña 188,99 +23,62

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 813
  • Amurrio: 387
  • Urduña: 213
  • Aiara: 167
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 73
  • Okondo: 80
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.892

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide