Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak asteburuan egindako PCR eta antigeno testen emaitzak plazaratu ditu. Aiaraldean 14 gaixotu berri kontabilizatu dituzte: Laudion, Aiaran, Urduñan eta Orozkon.
Kutsatu berrien kopurua honela banatu da udalerriz udalerri ostiraletik igandera arte:
- Laudio: 1 ostiralean, 5 larunbatean eta 3 igandean
- Aiara: 2 ostiralean eta 1 larunbatean
- Orozko: 1 larunbatean
- Urduña: 1 ostiralean
Gainerako udalerrietan ez da COVID-19 kasu berririk detektatu.
Ratioei erreparatuta ondorengoa da Aiaraldeko herrietako argazkia:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 135,53 | (=) |
Artziniega | 0 | (=) |
Aiara | 621,76 | +103,63 |
Laudio | 168,93 | +27,25 |
Okondo | 1.396,88 | -82,17 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | -196,4 |
Orozko | 38,01 | +38,01 |
Urduña | 188,99 | (=) |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 829
- Amurrio: 397
- Urduña: 216
- Aiara: 174
- Artziniega: 112
- Orozko: 74
- Okondo: 86
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.935