Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo egindako PCR eta antigeno testen emaitzak plazaratu ditu. Aiaraldean 6 gaixotu berri zenbatu dituzte:
- Laudio: 5
- Aiara:1
Okondok eta Aiarak zenbaki gorrietan jarraitzen dute, baina Okondok behera egin du bere kopuruetan, Aiara mantendu den bitartean. Laudiok apur bat gora egin du, baina batezbesteko kezkagarrietatik urrun dago oraindik:
| Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
| Amurrio | 135,53 | -9,68 |
| Artziniega | 0 | (=) |
| Aiara | 621,76 | (=) |
| Laudio | 190,75 | +21,82 |
| Okondo | 1.068,20 | -328,68 |
| Arakaldo | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | (=) |
| Orozko | 38,01 | (=) |
| Urduña | 188,99 | (=) |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 834
- Amurrio: 397
- Urduña: 216
- Aiara: 175
- Artziniega: 112
- Orozko: 74
- Okondo: 86
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.941