Orain, urrats gehiago emateko "konpromiso irmoa" hartu dute batzordeko kideek. "Aiaraldeko Greba Batzordetik asteburu honetan ateratako ondorioak hartu eta jorratzeko konpromiso hartzen dugu", azaldu dute. "Eskualdeko eragile sozial eta sindikal guztiekin" bildu nahi dute horretarako. "Eurekin elkarlanean, mahai gainean jarri nahi ditugu aurrerantzean eman ahalko liratekeen pauso guztiak, eskualdeko greba orokorra deitzeko aukera ere baloratzeraino".
"Bide berri bat" hasiko dutela nabarmendu dute taldeko kideek, "eskualdeko gainontzeko eragileekin batera ibili beharrekoa". Gauzak hala, deialdiei adi egoteko deia luzatu dute.