Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo egindako PCR eta antigeno testen emaitzak plazaratu ditu. Aiaraldean gaixotu berri bakarra zenbatu zuten, Laudion, hain zuzen.
Azken txosteneko datuak positiboak izanda ere, Okondok eta Aiarak zenbaki gorrietan jarraitzen dute. Hala ere, biek egin dute behera kopuruetan. Gainera, aintzat hartu beharra dago 5.000 biztanle baino gutxiago dituztela eta, ondorioz, mugikortasuna murrizteko neurriek ez dutela eraginik euren kasuetan. Amurriok, Laudiok eta Urduñak ere murriztu dituzte euren ratioak:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 125,85 | -9,68 |
Artziniega | 0 | (=) |
Aiara | 552,68 | -69,08 |
Laudio | 190,75 | -10,92 |
Okondo | 739,52 | -328,68 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | (=) |
Orozko | 38,01 | (=) |
Urduña | 165,37 | -23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 835
- Amurrio: 397
- Urduña: 216
- Aiara: 175
- Artziniega: 112
- Orozko: 74
- Okondo: 86
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.942