10 koronabirus kasu berri detektatu zituen asteazken eta ostegunean Osakidetzak Aiaraldean, gaur plazaratutako txostenean zehaztu duenez.
Hau da positiboen banaketa udalerrika:
- Aiara: Kasu 1 asteazkenean
- Laudio: 2 kasu asteazkenean eta 1 ostegunean
- Amurrio: 3 kasu ostegunean
- Okondo: Kasu 1 asteazkenean
- Orozko: Kasu bana asteazken eta ostegunean
Ratioei dagokionez, gorabeheratsua izaten ari da udalerrien bilakaera. Amurrio, Okondo eta Orozkon gora egin du tasak. Gainontzeko herrietan, aldiz, berdin mantendu edo jaitsi da ehunekoa:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 145,21 | +19,36 |
Artziniega | 0 | (=) |
Aiara | 449,05 | -103,63 |
Laudio | 158,03 | -32,72 |
Okondo | 821,69 | +82,17 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | (=) |
Orozko | 114,03 | +76,02 |
Urduña | 118,12 | -47,25 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 838
- Amurrio: 400
- Urduña: 216
- Aiara: 176
- Artziniega: 112
- Orozko: 76
- Okondo: 87
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.952