Autoritatearen kontrako atentatua eta desordena publikoa leporatuta ikertuko dituzte otsailaren 23ko goizean atxilotutako Tubacexeko bi langileak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 3a, 08:00

Zitazioak iritsi zaizkie atxilotutako beharginei. / Aiaraldea.eus

Amurrioko epaitegiak hartu du kasua, eta zitazioak bidali dizkie bi beharginei. Langileetako batek nabarmendu du egun horretan kamiseta antifaxista bat zeramala soinean, eta horregatik atxilotu zutela susmatzen duela, ez zuelako inolako istilutan parte hartu. 

Aurretiazko ekinbideak ireki dizkiete otsailaren 23ko goizean Tubacexen egondako piketean atxilotutako bi langileei. Desordena publikoak eta autoritateari atentatua egitea egotzi diete, eta horregatik ikertuko ditu Amurrioko epaitegiak. Gauzak hala, zitazioa bidali die epaileak bi beharginei.

Kamiseta antifaxista

Atxilotutako langileetako batek Aiaraldea Hedabideari ziurtatu dio berak ez zuela istiluetan parte hartu. Alegia, istiluak bere atxiloketa izan ostean gertatu zirela. "Bideoak daude hori erakusteko, baina ez dakit epaileak onartuko dituen", aipatu dio komunikabideari.

Horrez gain, azpimarratu du egun horretan ikur antifaxistadun kamiseta bat eta musukoa eramaten zituela soinean. Horregatik, beharginak susmatzen du “itxuragatik” atxilotu zutela.

Izan ere, senide bat komisaldegira bere bila joan zenean, polizia batek iradoki zion bera “lantegira istiluak eragitera kanpotik joandako gazte bat” zela. Ahaideak berak argitu zion poliziari atxilotutakoa Tubacexeko langilea zela.

Otsailaren 23ko gertaerak

Otsailaren 23ko goizean istiluak egon ziren Tubacexen Laudioko lantegiaren aurrean. Langileak errepidean eseri ziren eta Ertzaintzak hainbat aldiz kargatu zuen zuzendaritzaren autobusari sarbidea bermatzeko: 

Sindikatu polizialek gogor kritikatu zuten gertatutakoa, dozena bat polizia baino gehiago zauritu zirela nabarmenduta. 

Beharginek, euren aldetik, salatu egin zuten Ertzaintzak hainbat pertsona zauritu zituela borrekin, eta zaurien argazkiak zabalduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide