COVID-19 birusaren 12 positibo berri atzeman zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 8a, 12:47

Amurrion 3 kutsatu agertu ziren berriro atzo. / Aiaraldea.eus

Astearteko kopurua gainditu du asteazkenekoak eta, gainera, kasu berriak oso sakabanatuta egon dira: Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Orozkon eta Urduñan, alegia.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 12 koronabirus kasu berri zenbatu zituen atzo Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan. Horrela jaso du osasun sistema publikoak gaur eguerdian zabaldutako txostenean.

Hau da positiboen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 3
  • Artziniega: 1
  • Aiara: 1
  • Laudio: 3
  • Orozko: 2
  • Urduña 2

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrietako argazkia: Okondo urruntzen ari da nabarmen zenbaki gorrietatik, hainbat egunez 500 kutsatu 100.000 biztanleko langa gainditu eta gero. Amurriok ere murrizketa txikia izan du ratioan, baina Artziniegak eta Urduñak euren kopuruak bikoiztu dituzte eta Aiarak, Laudiok eta Orozkok ere gora egin dute. Hala eta guztiz ere, ez dago udalerririk mugikortasunean edo ostalaritzan berebiziko neurriekin indarrean. Araba ere, une hauetan, marra gorriaren azpitik dago, 398,84ko ratioarekin:

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 212,97 232,33 -19,36
Artziniega 104,66 52,33 +52,33
Aiara 241,80 207,25 +34,55
Laudio 261,57 250,25 +11,32
Okondo 246,51 493,02 -246,51
Arakaldo 0 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 342,08 266,06 +76,02
Urduña 94,50 47,25 +47,25

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 859
  • Amurrio: 417
  • Urduña: 219
  • Aiara: 178
  • Artziniega: 113
  • Orozko: 82
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 2.003

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide