22 koronabirus kasu berri egon ziren atzo, 9 Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 9a, 12:53

Amurrion 9 positibo detektatu zituzten. / Aiaraldea.eus

Herri kaltetuena Amurrio izan da, baina Laudiok 6 kutsatu berri izan zituen eta Urduñak 5, esaterako.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 22 koronabirus kasu berri zenbatu zituen atzo Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan. Horrela jaso du osasun sistema publikoak gaur eguerdian zabaldutako txostenean. Aipatu beharra dago Araba zenbaki gorrietan dagoela.

Hau da positiboen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 9
  • Artziniega: 1
  • Laudio: 6
  • Orozko: 1
  • Urduña 5

Ratioei erreparatuta, Orozko da egoera arriskutsuenean dagoen udalerria, azken egunotan nabarmen igo baita bere kopurua eta ia 400 kasu 100.000 biztanleko langara heldu da. Amurrio ere bide berean jarri da, baina aintzat hartu beharra dago atzo 9 kutsatu gehiago izan zituela. Urduña ere, nahiz eta zenbaki kezkagarrietatik urrun egon, gorakada izan du bere ratioan azken 24 ordutan:

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 300,10 212,97 +87,13
Artziniega 156,99 104,66 +52,33
Aiara 241,80 241,8

(=)

Laudio 267,02 261,57 +5,45
Okondo 164,34 246,51 -82,17
Arakaldo 0 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 380,08 342,08 +38
Urduña 212,62 94,50 +118,12

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 865
  • Amurrio: 426
  • Urduña: 224
  • Aiara: 178
  • Artziniega: 114
  • Orozko: 83
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 2.025

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide