Asteburuan 32 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 12a, 12:56

Laudion zenbatu dituzte COVID-19 kasu positibo gehien asteburuan, 14 guztira. / Aiaraldea.eus

Gora egiten jarraitzen dute eskualdeko kutsatze datuek. Amurrio 100.000 biztanleko 400 kasuen langa gainditzear dago, hori gertatuko balitz eremu gorrian sartuko litzateke.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral eta igandea bitarte egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak plazaratu berri ditu. Koronabirusaren kutsatu kopuruak gora egiten jarraitzen du oro har, eta joera horrek ere isla zuzena du eskualdeko herri gehienetan.

Hau izan da positiboen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 2 ostiralean, 3 larunbatean eta 4 igandean
  • Artziniega: 1 ostiralean
  • Aiara: 1 ostiralean
  • Laudio: 5 ostiralean, 5 larunbatean eta 4 igandean
  • Arakaldo: 2 igandean
  • Orozko: 2 igandean, 1 larunbatean eta 1 igandean
  • Urduña: 1 igandean

Nabarmentzekoa da Arakaldoren kasua, azken hilabetetan ez baitu positibo bakar bat ere zenbatu, eta ostiralean bi kutsatu egon ziren udalerrian. Berez, zenbaki gorrien muga gainditu du udalerriak, baina 4.000 biztanle baino gutxiago dituenez, ez da aparteko neurririk ezarriko. Egoera berean dago Orozko.

Ratioei erreparatuta, Amurrio dago eremu gorrian sartzetik gertuen, Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken neurrien arabera, 100.000 biztanleko 400 kasuetan jarri baitute udalerri batean neurri murriztaile gehiago ezartzeko langa.

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 387,22 300,1 +87,12
Artziniega 209,31 156,99 52,32
Aiara 172,71 241,8 -69,09
Laudio 294,26 267,02 +27,24
Okondo 164,34 164,34 (=)
Arakaldo 1176,47 0 +1176,47
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 494,11 380,08 +114,03
Urduña 212,62 212,62 (=)

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 879
  • Amurrio: 435
  • Urduña: 225
  • Aiara: 179
  • Artziniega: 115
  • Orozko: 87
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 4
  • Aiaraldea: 2.057

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide