Amurrio eremu gorrian sartu da jadanik eta Laudion COVID-19 birusaren 11 positibo egon ziren atzo

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 13a, 12:37

Amurrioko anbulatorioa, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Guztira 17 kutsatu berri utzi zituen atzo koronabirusak: 3 Amurrion, 11 Laudion, 2 Urduñan eta 1 Orozkon.

Euskal Autonomia Erkidegoan bezala, Osakidetzak argitaratutako azken txostenak larritzeko datuak utzi ditu Aiaraldean ere. Izan ere, eskualdeko herri handi bat (Amurrio) jadanik eremu gorrian sartu da. Berez, atzo 17 positibo berri detektatu zituen osasun sistema publikoak koronabirusari dagokionez:

  • Amurrio: 3
  • Laudio: 11
  • Orozko: 1
  • Urduña: 2

Amurrio, esan bezala, zenbaki gorrietan sartu da, bere ratioa 416,26an kokatu baita, 400 kutsatu 100.000 biztanleko langa gaindituta. Horrek eragin nabarmenak izango ditu, perimetroko udal-itxiera ekarriko baitu. Printzipioz, ezingo da udalerritik sartu edo atera, ezinbesteko jarduerak egiteko salbu.

Horrez gain, ostalaritza establezimenduek murriztu egin beharko dute jendaurreko ordutegia; 06:30etik 9:30era; eta 13:00etatik 16:30era. Joko- eta apustu-lokalek ostalaritza zerbitzuak soilik emango dituzte lokalen barruan eta edukiera erdira murriztu beharko dute.

Ariketa fisikoa egiteko orduan ere, aintzat hartu beharko da barnealdeko kirol-jardueretan ezingo direla 4 pertsona baino gehiagoko taldeak egon, talde profesional eta federatuen entrenamendu eta lehiaketei dagozkienak izan ezik. Kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak ixtea ere zehazten da, igerilekuetan izan ezik. Horietan, gehieneko edukieraren% 35ekin erabili ahal izango dira, eta dutxak banaka erabili ahal izango dira.

Arakaldo eta Orozko zenbaki gorrietan badaude ere, 4.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak direnez, ez dute neurri gehiago izango.

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 416,26 387,22 +29,04
Artziniega 209,31 209,31 (=)
Aiara 138,17 172,71 -34,54
Laudio 326,96 294,26 +32,7
Okondo 164,34 164,34 (=)
Arakaldo 1176,47 1176,47 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 532,12 494,11 +38,01
Urduña 259,86 212,62 +47,24

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 890
  • Amurrio: 438
  • Urduña: 227
  • Aiara: 179
  • Artziniega: 115
  • Orozko: 88
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 4
  • Aiaraldea: 2.074

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide