Koronabirusaren 15 kasu berri atzeman zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 14a, 12:39

Laudio izan da berriro gaixo berri gehien pilatu dituen udalerria. / Aiaraldea.eus

Osasun sistema publikoak Laudion eta Amurrion topatu zituen gehienak, baina Artziniegan eta Urduñan ere egon ziren kutsatuak.

COVID-19 birusaren zabalpena ez da gelditu eskualdean eta astelehenean 17 gaixo berri izan eta gero, atzo 15 izan ziren positiboak, Osakidetzak zabaldutako txostenaren arabera. Berez, atzoko kasuak horrela banatu ziren:

  • Amurrio: 5
  • Laudio: 7
  • Artziniega: 1
  • Urduña: 2

Amurriok jarraitzen du zenbaki gorrietan eta bere egoera larrian sakondu du. Egun, bere ratioa 464,67an kokatu dago, 400 kutsatu 100.000 biztanleko langa gaindituta eta, ondorioz, perimetralki itxi dute. Laudio muga horretatik gero eta hurbilago dago, azken egunetan bere kopuruek gora egin baitute. Jadanik 359,65eko ratioan dago. Urduñak ere bide bera hartu du, baina bere datuak ez dira hain larriak, momentuz.

Arakaldo eta Orozko zenbaki gorrietan badaude ere, 4.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak direnez, ez dute neurri gehiago izango.

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 467,67 416,26 +51,41
Artziniega 261,64 209,31 +52,33
Aiara 138,17 138,17 (=)
Laudio 359,65 326,96 +32,69
Okondo 164,34 164,34 (=)
Arakaldo 1176,47 1176,47 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 532,12 532,12 (=)
Urduña 307,11 259,86 +47,25

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 897
  • Amurrio: 443
  • Urduña: 229
  • Aiara: 179
  • Artziniega: 116
  • Orozko: 88
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 4
  • Aiaraldea: 2.089

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide