Atzo 9 koronabirus kasu berri zenbatu zituen Osasun Sailak eskualdean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 15a, 14:45

Laudion 5 COVID-19 kasu berri zenbatu zituzten atzo. / Aiaraldea.eus

100.000 biztanleko 400 kasuen langa gainditzear da Laudio. Amurrioko intzidentzia metatuaren tasak gora egiten jarraitzen du ere.

Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan 9 koronabirus gaixotu berri zenbatu zituzten Aiaraldean, gehienak Laudion.

Udalerrika, hurrengoa izan zen kasu positiboen banaketa:

  • Laudio: 5 
  • Amurrio: 2 
  • Aiara: 1
  • Urduña: 1

Laudio eremu gorrira gerturatzen ari da apurka-apurka. Positiboen gorakada berdin mantenduz gero, aurki igaroko du 100.00 biztanleko 400 kasuen langa. Eusko Jaurlaritzak kopuru horretan jarri du neurri murriztaile berriak aplikatzeko muga. Amurrio asteartean igaro zen eremu gorrira, baina intzidentzia metatuaren tasak gora egiten jarraitzen du.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 484,03 467,67 +16,36
Artziniega 261,64 261,64 (=)
Aiara 138,17 138,17 (=)
Laudio 376 359,65 +16,35
Okondo 82,17 164,34 -82,17
Arakaldo 1176,47 1176,47 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 494,11 532,12 -38,01
Urduña 330,73 307,11 +23,62

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 902
  • Amurrio: 445
  • Urduña: 230
  • Aiara: 180
  • Artziniega: 116
  • Orozko: 88
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 4
  • Aiaraldea: 2.098

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide