Laudio eremu gorrian sartu da, 8 positibo berri izan ostean

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 16a, 12:37
Laudio eremu gorriko neurri murriztaileen menpe dago./ Aiaraldea.eus

Amurrion eta Aiaran ere positibo bana agertu ziren atzo.

Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du, albiste txarrekin. Atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan 10 koronabirus gaixotu berri zenbatu zituzten Aiaraldean, gehienak Laudion.

Udalerrika, hurrengoa izan zen kasu positiboen banaketa:

  • Laudio: 8 
  • Amurrio: 1 
  • Aiara: 1

Gaixo berri horien ondorioz, eremu gorrian sartu da jadanik Laudio, Amurrio bezala. Horrek eragin nabarmenak izango ditu, perimetroko udal-itxiera ekarriko baitu, datorren astetik aurrera (LABIak irizpideak aldatzen ez baditu). Printzipioz, ezingo da udalerritik sartu edo atera, ezinbesteko jarduerak egiteko salbu.

Horrez gain, ostalaritza establezimenduek murriztu egin beharko dute jendaurreko ordutegia; 06:30etik 9:30era; eta 13:00etatik 16:30era. Joko- eta apustu-lokalek ostalaritza zerbitzuak soilik emango dituzte lokalen barruan eta edukiera erdira murriztu beharko dute.

Ariketa fisikoa egiteko orduan ere, aintzat hartu beharko da barnealdeko kirol-jardueretan ezingo direla 4 pertsona baino gehiagoko taldeak egon, talde profesional eta federatuen entrenamendu eta lehiaketei dagozkienak izan ezik. Kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak ixtea ere zehazten da, igerilekuetan izan ezik. Horietan, gehieneko edukieraren% 35ekin erabili ahal izango dira, eta dutxak banaka erabili ahal izango dira.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 464,67 464,67 (=)
Artziniega 261,64 261,64 (=)
Aiara 172,71 138,17 +34,54
Laudio 414,15 376 +38,15
Okondo 82,17 82,17 (=)
Arakaldo 1176,47 1176,47 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 456,10 494,11 -38,01
Urduña 330,73 330,73 (=)

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 910
  • Amurrio: 446
  • Urduña: 230
  • Aiara: 181
  • Artziniega: 116
  • Orozko: 88
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 4
  • Aiaraldea: 2.108

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide