Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Asteburuan eginiko PCR eta antigeno azterketetek 43 koronabirus gaixo berri azaleratu dituzte Aiaraldean.
Udalerrika, hurrengoa izan zen kasu positiboen banaketa:
- Laudio: 16 (ostiralean 5, larunbatean 3, igandean 8)
- Amurrio: 9 (ostiralean 4, larunbatean 1, igandean 4)
- Aiara: 13 (ostiralean 2, larunbatean 9, igandean 2)
- Urduña: 5 (ostiralean 4, larunbatean 1)
Emaitza horiek eragin dute Laudiok eta Amurriok eremu gorrian jarraitzea, 400 kutsatu 100.000 biztanleko langa gainditzen baitute, eta bihartik aurrera ofizialki perimetralki itxiko dituzte. Aiarak eta Urduñak muga hori ere hautsi dute, baina Arakaldo bezala, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte eta, ondorioz, ez dute neurri murriztaile berrien mehatxurik izango.
Zehazki, Amurrioko Udalak kartel bidez azaldu du nola eragingo dion eremu gorrian egoteak.
Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
Udalerria | Ratioa | Osteguneko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio |
484,03 |
464,67 | +19,36 |
Artziniega | 209,31 | 261,64 | -52,33 |
Aiara | 621,76 | 172,71 | +449,05 |
Laudio | 419,60 | 414,15 | +5,45 |
Okondo | 82,17 | 82,17 | (=) |
Arakaldo | 1176,47 | 1176,47 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
Orozko | 342,08 | 456,10 | -114,02 |
Urduña | 448,85 | 330,73 | +118,12 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 926
- Amurrio: 455
- Urduña: 235
- Aiara: 194
- Artziniega: 116
- Orozko: 88
- Okondo: 88
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 4
- Aiaraldea: 2.151