Koronabirusaren 16 positibo berri detektatu zituen atzo Osakidetzak, astelehenean baino gehiago

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 21a, 12:40

Laudiok eta Amurriok eremu gorrian jarraitzen dute. / Aiaraldea.eus

Amurrion, Laudion, Aiaran eta Urduñan topatu zituen osasun sistema publikoak kasu berriak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du gaur eguerdian. Astelehenean eginiko PCR eta antigeno azterketetek 15 koronabirus kasu berri azaleratu zituzten. Atzo, aldiz, 16 topatu zituzten.

Udalerrika, hurrengoa izan zen kasu positiboen banaketa:

  • Laudio: 7
  • Amurrio: 6
  • Aiara: 1
  • Urduña: 2

Gauzak horrela, Amurrio, Aiara, Laudio, Arakaldo eta Urduñan 400 kasu daude 100.000 biztanleko mugatik gora. Gainera, Laudioko, Amurrioko eta Urduñako ratioek igotzen jarraitu zuten atzo, Okondok eta Orozkok murrizten zituzten bitartean.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio

493,71

484,03 +9,68
Artziniega 261,64 261,64 (=)
Aiara 621,76 621,76 (=)
Laudio 463,19 425,04 +38,15
Okondo 0 82,17 -82,17
Arakaldo 1176,47 1176,47 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 0 (=)
Orozko 304,07 342,08 -38,01
Urduña 519,73 496,10 +23,63

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 941
  • Amurrio: 465
  • Urduña: 239
  • Aiara: 195
  • Artziniega: 117
  • Orozko: 88
  • Okondo: 88
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 4
  • Aiaraldea: 2.182

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide