Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19ak eragindako pandemiaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Aiaraldean 10 kasu berri zenbatu zituzten atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan.
Udalerrika, hurrengoa izan zen kasu positiboen banaketa:
- Laudio: 6
- Amurrio: 3
- Aiara: 1
Beste egun batez jarraian, gora egin du intzidentzia metatuaren tasak Laudion. Amurriok, aldiz, atzoko ratio berdina mantendu du. Bi udalerrietan asteartetik daude indarrean eremu gorriko herriei dagozkien neurri murriztaileak, 100.000 biztanleko 400 kasuen langa aise gainditu ostean.
Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 493,71 | 493,71 | (=) |
Artziniega | 209,31 | 261,64 | -52,33 |
Aiara | 621,76 | 621,76 | (=) |
Laudio | 479,54 | 463,19 | +16,35 |
Okondo | 0 | 0 | (=) |
Arakaldo | 1176,47 | 1176,47 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
Orozko | 228,05 | 304,07 | -76,02 |
Urduña | 472,48 | 519,73 | -47,25 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 947
- Amurrio: 468
- Urduña: 239
- Aiara: 196
- Artziniega: 117
- Orozko: 88
- Okondo: 88
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 4
- Aiaraldea: 2.192