Mozioa aurkeztu dute Batzar Nagusietan eukaliptoaren hedapena Aiaraldean gelditzea eskatuz

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 23a, 16:00

Eukalipto landaketa bat Aiaraldean. / Aiaraldea.eus

EH Bilduk aurkeztu du mozioa eta maiatzean eztabaidatuko da. Espezie Exotiko Inbasoreen Euskal Katalogoan sartzeko prozedura administratiboa irekitzea ere eskatu dio talde politikoak Eusko Jaurlaritzari.

EH Bilduk mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, mendietako jabeekin eta gainerako erakundeekin batera eukaliptoaren hedapenari aurre egiteko neurriak abian jartzea eskatuz. Eskualdeko egoera bereziki kezkagarria dela adierazi dute EH Bilduko kideek. "Aiaraldean bakarrik bikoiztu egin dira landatutako eukalipto hektareak", adierazi du Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak.

Hamar urteko epean eukalipto landaketen gorakada nabarmena bizi izan du Aiaraldeak. 2020. urtean 1.798 hektarea ziren zuhaitz honek eskualdean okupatzen zituenak.

EH Bilduk baso-plan iraunkor berri baten aldeko apustua egin du, "espezie autoktonoen eta hostozabalen landaketak sustatzeko, ingurumen-bioaniztasun handiagoko prozesu ekologikoak sortzeko eta lurzoruen higadura murrizteko" helburuarekin.

Espezie inbaditzailea

Eusko Jaurlaritzari ere eskaera luzatu dio talde politikoak: eukaliptoa Espezie Exotiko Inbaditzaileen Euskal Katalogoan sartzea eskatu dute. Neurri horrek eukalipto gehiagoren landaketa galaraziko luke.

"Erakunde eta administrazio bakar bat ere ezin da bazterrean geratu: ikerketa zientifikoen arabera, espezie hori kaltegarria da bioaniztasunarentzat, baso-ekosistementzat eta ibaiak edo lurpeko uren tankerako ur-baliabideentzat", azaldu du Fernadez de Pinedok.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide