Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirus gaixotasunaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan 22 kutsatu berri detektatu zituzten.
Udalerrika, hurrengoa izan zen kasu positiboen banaketa:
- Laudio: 16
- Amurrio: 3
- Aiara: 1
Laudion asteazkenean baino 10 kasu gehiago zenbatu zituen atzo Osasun Sailak eta intzidentzia metatuaren tasa ere nabarmen igo da, 100.000 biztanleko 500 kasuko langa gaindituta. Gainerako herrietan behera egin du kutsatuen ratioak.
Hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 454,99 | 493,71 | -38,72 |
Artziniega | 156,99 | 209,31 | -52,32 |
Aiara | 621,76 | 621,76 | (=) |
Laudio | 534,03 | 479,54 | +54,49 |
Okondo | 0 | 0 | (=) |
Arakaldo | 1176,47 | 1176,47 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
Orozko | 190,04 | 228,05 | -38,01 |
Urduña | 371,98 | 472,48 | -100,5 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 963
- Amurrio: 473
- Urduña: 240
- Aiara: 196
- Artziniega: 117
- Orozko: 88
- Okondo: 88
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 4
- Aiaraldea: 2.214