Asteburu honetan egin da Faktoriaren aurreinaugurazioa, bazkideentzat. Ehunka pertsona bertaratu dira aurrerantzean Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren egoitza izango dena gertutik ezagutzera. Atzo -larunbata- goizez zein arratsaldez egon zen hori egiteko aukera. Bisita gidatuak eskaini ziren lehenbizi, Faktoriaren txoko guztiak ezagutzeko. Ondoren, eskertza ekitaldiei eman zitzaien paso, eta Anarik jo zuen jarraian. Goizez zein arratsaldez igo zen musikari azkoitiarra pabilioiko oholtzara, bere bandako kideekin batera.
Gaur, aldiz, 'Haurren inaugurazio jaia' egin dute espazioan, Kokoriko Hezkuntza Faktoriako kideek dinamizatuta.
Aurreinaugurazioaren inguruko eduki gehiago plazaratuko ditu Aiaraldea Hedabideak datozen egunetan, bideo-erreportajea tartean.
Inaugurazio ofiziala, maiatzaren 15ean
Asteburuan eginikoa Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideentzako aurreinaugurazioa izan da. Inaugurazio ofizial eta irekia datorren maiatzaren 15ean izango da. Orduan ere musikari entzutetsu bat igoko da Faktoriako oholtzara: Ruper Ordorika. Egun horretatik aurrera abiatuko da Faktoriaren kultur eta jendarte programazioa. Besteak beste, astebururo egongo dira kontzertuak:
Argazkiak: Aitor Aspuru