Osasun Sailak 16 koronabirus kasu berri zenbatu ditu Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 27a, 12:44

Atzo 8 COVID-19 kasu berri zenbatu zituzten Laudion. / Aiaraldea.eus

Laudion eta Amurrion gora egiten jarraitzen dute kutsatu kopuruek. Atzo, 8 eta 4 kasu berri detektatu zituzten, hurrenez hurren.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu berri du. Atzo -apirilak 26- egindako PCR eta antigeno azterketek 16 COVID-19 kasu berri detektatu zituzten Aiaraldean.

Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien banaketa:

  • Laudio: 8
  • Amurrio: 4
  • Orozko: 2
  • Urduña: 2

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 464,67 454,99 +9,68
Artziniega 156,99 156,99 (=)
Aiara 898,1 898,1 (=)
Laudio 555,83 572,18 -16,35
Okondo 246,51 246,51 (=)
Arakaldo 0 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 0 +98,23
Orozko 114,03 76,02 +38,01
Urduña 543,36 543,36 (=)

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 992
  • Amurrio: 486
  • Urduña: 250
  • Aiara: 205
  • Artziniega: 118
  • Okondo: 91
  • Orozko: 91
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 4
  • Aiaraldea: 2.282

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide