Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak plazaratu berri du koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa. Atzo -apirilak 27- egindako PCR eta antigeno azterketek 35 COVID-19 kasu berri detektatu zituzten Aiaraldean.
Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien banaketa:
- Laudio: 15
- Amurrio: 10
- Aiara: 6
- Artziniega: 1
- Orozko: 1
- Urduña: 2
Ratioei erreparatuta, Aiarak, Amurriok eta Laudiok gorakada nabarmena izan dute eta zenbaki gorrietan sakondu dute. Laudiok 1.000 positibo baino gehiago izan ditu pandemia hasi zenetik. Orozkok ere izan du gorakada, baina oraindik oso urrun dago 400 gaixo 100.000 biztanleko langatik. Horrez gain, aipatu beharra dago Araba eta Bizkaia ere itxiera perimetralean daudela. Edonola ere, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 513,07 | 464,67 | +48,4 |
Artziniega | 156,99 | 156,99 | (=) |
Aiara | 1105,35 | 898,1 | +207,25 |
Laudio | 599,42 | 555,83 | +43,59 |
Okondo | 246,51 | 246,51 | (=) |
Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 0 | (=) |
Orozko | 152,03 | 114,03 | +38,00 |
Urduña | 543,35 | 543,36 | -0,01 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.007
- Amurrio: 496
- Urduña: 252
- Aiara: 211
- Artziniega: 119
- Okondo: 91
- Orozko: 92
- Arrankudiaga-Zollo: 45
- Arakaldo: 4
- Aiaraldea: 2.317