Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. 16 gaixotu berri detektatu zituzten Aiaraldean atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan.
Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien banaketa:
- Laudio: 8
- Amurrio: 4
- Aiara: 1
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Arakaldo: 1
- Urduña: 1
Intzidentzia metatuaren tasak gora egiten jarraitzen du etengabe, eta Laudion dagoeneko gainditu egin du 100.000 biztanleko 600 kasuen langa. Araba, ordea, eremu gorritik atera da gaurkoan, Gasteizko kasuen beherakadaren ondorioz. Edonola ere, neurri murriztaileek indarrean jarraituko dute Aiaraldeko bi herri populatuenetan.
Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 532,43 | 513,07 | +19,36 |
Artziniega | 156,99 | 156,99 | (=) |
Aiara | 1105,35 | 1105,35 | (=) |
Laudio | 615,77 | 599,42 | +16,35 |
Okondo | 246,51 | 246,51 | (=) |
Arakaldo | 588,24 | 0 | +588,24 |
Arrankudiaga-Zollo | 196,46 | 98,23 | +98,23 |
Orozko | 152,03 | 152,03 | (=) |
Urduña | 543,35 | 543,35 | (=) |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.015
- Amurrio: 500
- Urduña: 253
- Aiara: 212
- Artziniega: 119
- Okondo: 91
- Orozko: 92
- Arrankudiaga-Zollo: 46
- Arakaldo: 5
- Aiaraldea: 2.317