22 COVID-19 kasu berri Aiaraldean, 13 Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 30a, 13:51

Laudion topatu ziren kasu gehienak atzo. / Aiaraldea.eus

Laudion topatu ziren kasu gehienak. Intzidentzia metatuaren tasak gora egin du herri gehienetan.

Koronabirus kasuen agerpenak ez du etenik Aiaraldean. Atzo 22 kasu berri topatu zituen Osakidetzak eskualdean eginiko PCR te antigeno proben bidez. 

Horrelakoa izan zen kasuen banaketa udalerrika:

  • Laudio: 13 
  • Urduña: 3
  • Amurrio: 2
  • Aiara: 1
  • Artziniega: 1
  • Orozko: 1

Intzidentzia metatuaren tasak gora egin du herri gehienetan. Eremu gorriko neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute Laudio eta Amurrion, Araba ets Gasteiz egoera horretatik jada atera diren arren. 

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 542,11 532,43  +9,68
Artziniega 209,31 156,99  +52,32
Aiara 1105,35 1105,35 (=)
Laudio 643,02 615,77  +27,25
Okondo 328,68  246,51 +82,17
Arakaldo 588,24 588,24 (=)
Arrankudiaga-Zollo 196,46   196,46 (=)
Orozko 190,04  152,03   +38,01
Urduña 614,22 543,35 +70,87

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.028
  • Amurrio: 502
  • Urduña: 256
  • Aiara: 213
  • Artziniega: 120
  • Okondo: 92
  • Orozko: 93
  • Arrankudiaga-Zollo: 46
  • Arakaldo: 5
  • Aiaraldea: 2.339

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide