Aiaraldeko errepidetara atera du LAB sindikatuak maiatzaren 1eko aldarria

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 1a, 16:33

Urduña eta Orozko lotu dituzte sindikatuko dozenaka kidek. Laudion Iñaki Montes argazkilariaren erakusketa antolatu du LABek.

Arratsalderako Tubacexeko Enpresa Batzordeak antolatutako manifestazioa indartzeko helburuarekin gaur goizean Laudion deituta zegoen manifestazioa bertan behera utzi arren, kalera atera ditu bere aldarriak LAB sindikatuak.

"Aldaketa da aukera!" lemapean kotxe karabana egin dute sindikatuko dozenaka kidek, Urduñatik Orozkora. Bidean pankartak jarri dituzte eskualdeko hainbat lantokietan, Amurrioko nagusien egoitzan esaterako.

Ernai Gazte Antolakundeak ekimena egin du Tubos Reunidos enpresako zubian, Aiaraldeko gazteen %40a langabezian dagoela salatzeko. Datorren maiatzaren 7an Gasteizen egingo den mobilizaziora batzeko deia zabaldu dute.

Iñaki Montesen argazki erakusketa

Kotxe karabana ez da izan sindikatu abertzaleak Maiatzaren Lehenaren testuinguruan antolatutako egitasmo bakarra. Iñaki Montes argazkilariaren erakusketa atondu dute Laudioko Alberto Acero Plazan. Tubacexeko greba mugagabea gertutik jarraitu du Montesek, kamara eskutan, eta irudi ikusgarriak bildu ditu.

Argazkiak: LAB sindikatua, Maddi Isasi Azkarraga eta Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide