COVID-19 birusak 38 positibo gehiago utzi ditu asteburuan Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 3a, 15:05

Laudio izan da berriro kutsatu gehien izan pilatu dituen udalerria./ Aiaraldea.eus

Amurrion, Aiaran, Laudion, Okondon, Arakaldon, Orozkon eta Urduñan agertu dira kasu berriak.

38 positibo berri diagnostikatu dituzte Aiaraldean asteburuan Osakidetzak eskualdean eginiko PCR eta antigeno proben bidez. Gauzak horrela, eskualdeko herri gehienak daude eremu gorrian, nahiz eta Araba egoera horretatik aterako den bihar.

Banan-banan, horrelakoa izan zen kasuen banaketa udalerrika:

  • Laudio: 17 (5 ostiralean, 6 larunbatean, 6 igandean)
  • Amurrio: 7 (3 ostiralean, 4 larunbatean)
  • Artziniega: 5 (3 ostiralean, 2 larunbatean)
  • Arakaldo: 3 (1 ostiralean, 2 igandean)
  • Urduña: 2 (1 ostiralean, 1 igandean)
  • Orozko: 2 (1 larunbatean, 1 igandean)
  • Okondo: 1 (ostiralean)
  • Aiara: 1 (larunbatean)

Intzidentzia metatuaren tasak gora egin du herri askotan. Eremu gorriko neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute Laudio eta Amurrion, baina udalerri txikiek ere 400 kutsatu 100.000 biztanleko langa gainditu dute. Ratioetan igoera ikusgarriena Arakaldok izan du, baina aintzat hartu beharra dago oso biztanle gutxi direla eta 3 kasuk eragin handia dutela. Laudion, eta Amurrion datuak murriztu dituzte, baita Aiaran eta Urduñan ere.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Ratioa Ostiraleko ratioa
Ostiraleko ratioarekin alderatuta
Amurrio 522,70 542,11 -19,41
Artziniega 470,96 209,31 +261,65
Aiara 690,85 1105,35 -414,50
Laudio 648,47 643,02 -5,45
Okondo 410,85 328,68 +82,17
Arakaldo 2.352,94 588,24 +1.764,70
Arrankudiaga-Zollo 196,46   196,46 (=)
Orozko 266,06 190,04 +76,02
Urduña 543,35 614,22 -70,87

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.045
  • Amurrio: 509
  • Urduña: 258
  • Aiara: 214
  • Artziniega: 125
  • Okondo: 93
  • Orozko: 95
  • Arrankudiaga-Zollo: 46
  • Arakaldo: 8
  • Aiaraldea: 2.377

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide