Koronabirusaren 19 kasu detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, 10 Urduñan

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 4a, 20:23

Txertaketa kanpainak aurrera jarraitzen du eskualdean. / Aiaraldea.eus

Urduñak nabaritu zuen gehien atzo birusaren zabalpena, baina Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion eta Orozkon ere kasu berriak agertu ziren.

19 positibo berri diagnostikatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean eginiko PCR eta antigeno proben bidez. Hau da, egun bakarrean asteburu osoan topatutako kasuen erdia azaleratu zen. Gauzak horrela, eskualdeko herri gehienak daude eremu gorrian, nahiz eta Araba egoera horretatik atera berri den.

Banan-banan, horrelakoa izan zen kasuen banaketa udalerrika:

  • Urduña: 10
  • Laudio: 5
  • Amurrio: 1
  • Artziniega: 1
  • Aiara: 1
  • Orozko: 1

Intzidentzia metatuaren tasak gora egin du hiru udalerritan eta kasurik ikusgarriena Urduñakoa izan da. Amurriok eta Laudiok gaur ere murriztu dituzte bere ratioak, baina eremu gorrian jarraitzen dute, eskualdeko herri guztiak bezala, Orozko eta Arrankudiaga-Zollo salbu. Bi herri horiek kenduta, guztiek gainditu dute 400 gaixo 100.000 biztanleko langa.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Egungo ratioa Atzoko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 493,71 522,70 -28,99
Artziniega 470,96 470,96 (=)
Aiara 725,39 690,85 +34,54
Laudio 632,12 648,47 -16,35
Okondo 410,85 410,85 (=)
Arakaldo 2.352,94 2.352,94 (=)
Arrankudiaga-Zollo 196,46   196,46 (=)
Orozko 304,07 266,06 +38,01
Urduña 732,34 543,35 +188,89

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.050
  • Amurrio: 510
  • Urduña: 268
  • Aiara: 215
  • Artziniega: 126
  • Okondo: 93
  • Orozko: 96
  • Arrankudiaga-Zollo: 46
  • Arakaldo: 8
  • Aiaraldea: 2.396

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide