11 positibo berri diagnostikatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean eginiko PCR eta antigeno proben bidez. Hau da, aurreko egunarekin alderatuta, behera egin du zenbaketak, baina oraindik larritzeko modukoak dira datuak. Hain zuzen, Aiaraldea izan zuen hizpide atzo Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak. Araban intzidentzia tasa murriztu ondoren, Aiaraldean gora egin du eta Osakidetzak ez du arrazoi jakinik topatu hori azaltzeko. Gauzak horrela, eskualdeko herri gehienak daude eremu gorrian, nahiz eta Araba egoera horretatik atera berri den.
Banan-banan, horrelakoa izan zen kasuen banaketa udalerrika:
- Laudio: 8
- Amurrio: 2
- Urduña: 1
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, nabarmendu beharra dago, albiste positibo moduan, ez duela inon gora egin. Are gehiago, atzo positiboak izan zituzten udalerri guztiek murriztu dituzte euren datuak eta bide bera jarraitu du Aiarak. Edonola ere, Orozkok eta Arrankudiaga-Zollok salbu, udalerri guztiek gainditu dute 400 positibo 100.000 biztanleko langa eta, ondorioz, eremu gorrian daude.
Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
Udalerria | Egungo ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 454,99 | 493,71 | -38,72 |
Artziniega | 470,96 | 470,96 | (=) |
Aiara | 690,85 | 725,39 | -34,54 |
Laudio | 637,57 | 632,12 | -5,45 |
Okondo | 410,85 | 410,85 | (=) |
Arakaldo | 2.352,94 | 2.352,94 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 196,46 | 196,46 | (=) |
Orozko | 304,07 | 304,07 | (=) |
Urduña | 708,72 | 732,34 | -23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.058
- Amurrio: 512
- Urduña: 269
- Aiara: 215
- Artziniega: 126
- Okondo: 93
- Orozko: 96
- Arrankudiaga-Zollo: 46
- Arakaldo: 8
- Aiaraldea: 2.407