17 positibo berri diagnostikatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean eginiko PCR eta antigeno proben bidez. Hau da, atzo baino 6 gehiago.
Araban intzidentzia tasa murriztu ondoren, Aiaraldean gora egiten jarraitzen du. Gauzak horrela, eskualdeko herri gehienak daude eremu gorrian.
Banan-banan, horrelakoa izan zen kasuen banaketa udalerrika:
- Laudio: 11
- Amurrio: 4
- Aiara: 1
- Urduña: 1
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, nabarmendu beharra dago bi udalerri handienek, Amurriok eta Laudiok, berriro gora egin dutela eta Urduñak ere egin duela. Gainerako tasak zeuden moduan mantendu dira.
Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
Udalerria | Egungo ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 464,67 | 454,99 | +9,68 |
Artziniega | 470,96 | 470,96 | (=) |
Aiara | 690,85 | 690,85 | (=) |
Laudio | 664,81 | 637,57 | +27,24 |
Okondo | 410,85 | 410,85 | (=) |
Arakaldo | 2.352,94 | 2.352,94 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 196,46 | 196,46 | (=) |
Orozko | 304,07 | 304,07 | (=) |
Urduña | 732,34 | 708,72 | +23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.069
- Amurrio: 516
- Urduña: 270
- Aiara: 216
- Artziniega: 126
- Okondo: 93
- Orozko: 96
- Arrankudiaga-Zollo: 46
- Arakaldo: 8
- Aiaraldea: 2.424