Koronabirusaren 11 positibo atzeman zituzten atzo Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 7a, 12:34

Txertaketa kanpainak aurrera jarraitzen du Laudion. / Aiaraldea.eus

Laudion 5 kasu agertu ziren, Amurrion beste 5 eta Arakaldon bakarra.

11 positibo berri diagnostikatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean eginiko PCR eta antigeno proben bidez. Hau da, atzo baino 6 gutxiago. Izan ere, aste honetan Aiaraldean egunero 11 kasu edo gehiago detektatu ditu osasun sistema publikoak egunero.

Banan-banan, horrelakoa izan zen kasuen banaketa udalerrika:

  • Laudio: 5
  • Amurrio: 5
  • Arakaldo: 1

Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, nabarmendu beharra dago bi udalerri handienek, Amurriok eta Laudiok, 5 kasu berri izan dituztela, baina horrek ez du eraginik izan euren tasetan. Amurriokoa zegoen moduan mantendu da eta Laudion murriztu da. Ezin da gauza bera esan Arakaldori dagokionez, non datuek gora egin duten nabarmenki. Hala ere, kontuan hartu beharra dago oso biztanle gutxi dituela udalerriak.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Egungo ratioa Atzoko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 464,67 464,67 (=)
Artziniega 470,96 470,96 (=)
Aiara 690,85 690,85 (=)
Laudio 604,87 664,81 -59,94
Okondo 410,85 410,85 (=)
Arakaldo 2.941,18 2.352,94 +588,24
Arrankudiaga-Zollo 196,46   196,46 (=)
Orozko 304,07 304,07 (=)
Urduña 708,72 732,34 -23,62


Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.074
  • Amurrio: 521
  • Urduña: 270
  • Aiara: 216
  • Artziniega: 126
  • Okondo: 93
  • Orozko: 96
  • Arrankudiaga-Zollo: 46
  • Arakaldo: 9
  • Aiaraldea: 2.435

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide