Asteburua koronabirusaren 25 kutsatu berrirekin amaitu da Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 10a, 16:01

Goiz da oraindik txertaketaren eragina nabaria izango den jakiteko. / Aiaraldea.eus

Intzidentzia tasa murriztu da eskualdeko hainbat herritan, baina gehienek eremu gorrian jarraitzen dute.

25 positibo berri diagnostikatu ditu Osakidetzak asteburuan PCR eta antigeno proben bidez; hau da, aurreko asteburuan baino 13 gutxiago. Hala ere, datuek ez dute bat egiten Araban egondako kasuen beherakadarekin. Herrialdea 261,96ko tasa metatura heldu da, azken astean kasu berriak murriztuta. Aldiz, Aiaraldeko udalerri arabarretan birusaren zabalpena txikiagoa izan bada ere, 19 positibo atzeman dituzte, herrialdeko %18,62.

Oraindik goiz da ikusteko zein izango den alarma egoeraren amaieraren eragina, baina beranduenez bi aste barru azaleratuko dira ondorioak, onerako edo txarrerako.

Banan-banan, horrelakoa izan da kasuen banaketa udalerrika:

  • Laudio: 11 (6 ostiralean, 5 igandean)
  • Amurrio: 6 (2 ostiralean, 1 larunbatean, 3 igandean)
  • Aiara: 2 (1 ostiralean, 1 larunbatean)
  • Arakaldo: 1 (igandean)
  • Orozko: 1 (ostiralean)
  • Urduña: 4 (2 larunbatean, 2 igandean)

Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, Arakaldo salbu, udalerri guztiek egin dute behera, Arakaldo salbu, zeinean positibo bakarra egon den. Hala ere, soilik Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Okondo daude eremu gorriko langaren azpitik (400 positibo 100.000 biztanleko).

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Egungo ratioa Ostiraleko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 435,62 464,67 -29,05
Artziniega 418,63 470,96 -52,33
Aiara 449,05 690,85 -231,80
Laudio 550,38 604,87 -54,49
Okondo 164,34 410,85 -246,51
Arakaldo 3.529,41 2.941,18 +588,23
Arrankudiaga-Zollo 196,46 196,46 (=)
Orozko 304,07 304,07 (=)
Urduña 614,22 708,72 -94,50


Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.085
  • Amurrio: 527
  • Urduña: 274
  • Aiara: 218
  • Artziniega: 126
  • Okondo: 93
  • Orozko: 97
  • Arrankudiaga-Zollo: 46
  • Arakaldo: 10
  • Aiaraldea: 2.454

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide