AZKEN DATUAK

Koronabirusaren 9 positibo gehiago atzeman zituzten atzo Aiaraldean, 4 Urduñan

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 12a, 13:18

Urduña izan zen atzo udalerririk kaltetuena datuei erreparatuta./ Aiaraldea.eus

Amurrion, Aiaran, Laudion eta Arrankudiaga-Zollon ere agertu ziren kasuak.

9 positibo berri diagnostikatu zituen Osakidetzak atzo PCR eta antigeno proben bidez. Astelehenean 5 kasu berri agertu ostean, atzoko datuek gora egin dute berriro eta aurreko hasteko kopuruetara hurbildu dira.

Banan-banan, horrelakoa izan da kasuen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 1
  • Laudio: 1
  • Aiara: 2
  • Arrankudiaga-Zollo: 1
  • Urduña: 4

Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, Arrankudiaga-Zollok eta Urduñak egin dute gora, eta beste udalerriek mantendu dituzte euren datuak edo jaitsi dituzte. Gauzak horrela, Aiara jadanik ez dago eremu gorriko zenbakietan eta Amurriok ere bide horretan sakondu du.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Egungo ratioa Ostiraleko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 309,78 396,90 -87,12
Artziniega 418,63 470,96 -52,33
Aiara 345,42 483,59 -138,17
Laudio 435,94 512,23 -76,29
Okondo 164,34 164,34 (=)
Arakaldo 3.529,41 3.529,41 (=)
Arrankudiaga-Zollo 196,46 98,23 +98,23
Orozko 190,04 228,05 -38,01
Urduña 661,47 614,22 +47,25


Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.087
  • Amurrio: 528
  • Urduña: 280
  • Aiara: 221
  • Artziniega: 127
  • Okondo: 93
  • Orozko: 97
  • Arrankudiaga-Zollo: 47
  • Arakaldo: 10
  • Aiaraldea: 2.468

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide