6 positibo berri diagnostikatu zituen Osakidetzak atzo PCR eta antigeno proben bidez. Asteartean 9 kasu berri agertu ostean, atzoko datuek behera egin dute, aurreko asteko kopuruetatik aldentzeko.
Banan-banan, horrelakoa izan da kasuen banaketa udalerrika:
- Amurrio: 1
- Laudio: 3
- Urduña: 2
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, udalerri gehienek egin dute behera, Laudio eta Amurrio, esaterako. Hala ere, Laudiok eremu gorriko zenbakietan jarraitzen du. Urduñako tasa igo da soilik berriro, atzo 4 kutsatu izan baitzituen.
Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:
| Udalerria | Egungo ratioa | Ostiraleko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 280,74 | 309,78 | -29,04 |
| Artziniega | 418,63 | 418,63 | (=) |
| Aiara | 310,88 | 345,42 | -138,17 |
| Laudio | 408,70 | 435,94 | -76,29 |
| Okondo | 164,34 | 164,34 | (=) |
| Arakaldo | 2.941,18 | 3.529,41 | -588,23 |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 196,46 | -98,23 |
| Orozko | 190,04 | 190,04 | (=) |
| Urduña | 685,09 | 661,47 | +23,62 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.090
- Amurrio: 529
- Urduña: 282
- Aiara: 221
- Artziniega: 127
- Okondo: 93
- Orozko: 97
- Arrankudiaga-Zollo: 47
- Arakaldo: 10
- Aiaraldea: 2.474