8 koronabirus kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean zehazten denez.
Hau izan zen kasuen banaketa udalerrika:
- Laudio: 3
- Amurrio: 2
- Okondo: 1
- Arakaldo: 1
- Orozko: 1
Ratioak, behera
Eskualdeko ia udalerri guztietan egin dute behera ratioek, azken egunetako joerari jarraiki. Arakaldo da salbuespen bakarra, positibo bakarrarekin nabarmen handitu baitu intzidentzia metatuaren tasa. Hala ere, kontuan izan behar da oso udalerri txikia dela, eta positibo bakar batek asko aldatu egiten dituela parametroak.
Udalerria | Egungo ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 280,74 | 280,74 | (=) |
Artziniega | 366,30 | 418,63 | -52,33 |
Aiara | 276,34 | 310,88 | -34,54 |
Laudio | 354,20 | 408,70 | -54,5 |
Okondo | 164,34 | 164,34 | (=) |
Arakaldo | 3529,41 | 2.941,18 | +588,23 |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
Orozko | 190,04 | 190,04 | (=) |
Urduña | 614,22 | 685,09 | -70,87 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.093
- Amurrio: 531
- Urduña: 282
- Aiara: 221
- Artziniega: 127
- Okondo: 94
- Orozko: 98
- Arrankudiaga-Zollo: 47
- Arakaldo: 11
- Aiaraldea: 2.482