12 koronabirus kasu berri detektatu zituen asteburuan Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez. Datuak baikorrak dira, aintzat hartuta martxotik ez zela hain kopuru apalik diagnostikatzen asteburu batean. Duela hiru asteburu goia jo zuten positiboek, 52 izatera helduta, baina duela bi asteburu 38 izan ziren. Pasa den astean, aldiz, 25 kasu berri agertu ziren.
Hau izan da kasuen banaketa udalerrika:
- Laudio: 6 (ostiralean 2, larunbatean 1 eta igandean 3)
- Amurrio: 4 (3 ostiralean eta 1 igandean)
- Aiara: 1 (larunbatean)
- Orozko: 1 (ostiralean)
Ratioak, behera
Egun, 2 udalerri baino ez daude 400 kutsatu 100.000 biztanleko langaren gainetik eta kasu horiek ez dira bereziki adierazgarriak. Hasteko, Arakaldok 1.764,71ko ratioa dauka, baina bere biztanleria oso urria denez, azken asteetan jazo diren positibo apurrek desitxuratu dute egoera. Gainera, kontuan hartu beharra dago erdira murriztu dela azken egunetan.
Urduña antzeko egoeran dago, azken astean izandako kutsatu sortak eragin baitu 566,97ko ratioa. Baina, hala ere, behera egin du asteburuan. Gainerako udalerriek ratioa murriztu edo matendu dute.
Udalerria | Egungo ratioa | Osteguneko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 251,69 | 280,74 | -29,05 |
Artziniega | 104,66 | 366,30 | -261,64 |
Aiara | 276,34 | 276,34 | (=) |
Laudio | 294,26 | 354,20 | -59,94 |
Okondo | 82,17 | 164,34 | -82,17 |
Arakaldo | 1.764,71 | 3529,41 | -1.764,7 |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
Orozko | 152,03 | 190,04 | -38,01 |
Urduña | 566,97 | 614,22 | -47,25 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.099
- Amurrio: 535
- Urduña: 282
- Aiara: 222
- Artziniega: 127
- Okondo: 94
- Orozko: 99
- Arrankudiaga-Zollo: 47
- Arakaldo: 11
- Aiaraldea: 2.494